Aste honetan gaztainak biltzera joan gara Urbasa
mendilerroaren magalean dagoen basora. Aurreko eguneta jende asko ibili bazen
ere oraindik saski hederá bildu genuen ordu terdi batetan. Argazkitan hartu
nituen ikusgarriak egin zitzaizkidan gaztainondo zahar batzuk, ondean zeuden
beste gazteago batzuk, bere kabuz elorri arrama batetan zintzilik geratu zan
morkots bat eta beste ziza batzuen ezean inguruan ugari agertzen ziren amanita
muskaria pozointsuak. Etxera bueltatzen ginenean ilunabarrean sortu ziren
lainoak eguraldi aldaketa iragartzen zuten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario