Igande honetan Tafallaraino joango ez zaretenak Altsasutik
itzuli bat egiteko parada daukazue. Altsasuko feria eguna izando da. Ainbat
etxabere mota ikusgai izango dira baina nabarmentzekoa izango da Aurita arrazako
zaldien lehiaketaren 8. edizioa. Bestelakoak ere izango dira ara nola nekazaritza
eligagaien azoka, artisauak, mikologia erakusketa eta gehiago. Gaur egun guzian
zehar ere ainbat ekitaldi eta jai giro paregabea izango dira.
Interesgarria iruditzen zait ferietako XXVI. Argazki rallya
aipatzea. Altsasuko Mendigoizale taldeak antolaturik feriako ikuspegi ezberdin
guziak biltzeko intentzioarekin burutzen da. Edonork har dezake parte www.altsasuko mendigoizaleak.com orrian izena
emanda edo igandean goizeko 9:00-tik
11:00-tara Mendigoizaleen elkartetik agertu. Irabazlearentzat 1.200 euroko
saria.
No hay comentarios:
Publicar un comentario