- Etxarritik Irantzuraino oinez.
- San Adriango galtzada.
- Ataungo "kaxetatik" Etxarriraino oinez.
- Toberiko urjauziak Andoinen.
- Bakedanotik Urederrako iturburura.
- Aritz zaharren ibilbidea Etxarrin.
- Lareoko urtegirainoko ibilbidea Aralarren
viernes, 16 de agosto de 2013
rutas de montaña - mendi ibilbideak
Uda honetan gure etxean egon diren lagunak eginiko ibilbide mordoa:
viernes, 19 de julio de 2013
Atez atekoa martxan da Sakanan, parte hartu nahi duzu?
Esaldi honekin hartuko ditugu bezeroak Angoiko Etxean uda hontatik aurrera.
Hondakinen gaikako bilketa sistema berria martxan da Sakanan. Helburua ingurugiroarekin arduratsu jokatzen duen hondakinen kudeaketa egitea da.
Hiru dira helburu hau lortzeko landu beharreko ardatzak:
- Sortutako hondakin kopuruaren murrizketa
- Berrerabiltzea
- Birziklatzea
Aurtengo udan Sakanako mankomunitateak sistema berria martxan jarri du; etxe eta auzo konpostaian oinarritutako atez ateko sistema izango da:
- Sistema berriaren helburua hondakinen gaikako bilketa areagotzea da, egungo %25 ingurukoa izatetik %75-era iristea izango litzateke. Era berean egungo araudiak dioena betetzea lortuko zan, materia organikoaren %50a modu bereiztuan jaso, nun eta jasotako horrek ezin izango ditu %10 baino inpropio gehiago izan.
- Sistema berriaren gakoa materia organikoa berreskuratzean datza, zaborren tratamendu ziklotik ateratzea, horretarako etxe eta auzo konpostagailuen aldeko apustua egiten da.
Beste eskualde batzutan ematen ari dan gatazka sortu ez den arren iritzi kontrajarriak eragiten ditu ere atez atekoak Sakanan.
Biztanleen artean denetarik dago, batzuk, gure kasu adibidez, sistema berri honen alde gaude eta aldaketa gauzatu dadin laguntzen saiatzen dugunok. Badira eredu berri honetara moldatzeko egin behar izango dugun ahaleginak beldur pixka bat ere ematen diena, nere uste apalean talde haundiena izan daiteke honako hau. Azkenik ekimen honen aurka argi agertu direnak ere badira.
Dena den, bakoitzak bere nabardurekin bada ere, behingoz nafar politikariak badirudi argi ikusten dutela hondakinen kudeaketaren etorkizuna honelako edo hantzeko bide batetik doala:
Etiquetas:
atez ate,
atez ate sakana,
birziklapena,
gaikako bilketa,
hondakinak,
hondakinen gaikako bilketa,
hondakinen kudeaketa,
ingurugiroa,
materia organikoa,
sakana
Ubicación:
31810 Bakaiku, Navarra, España
sábado, 18 de mayo de 2013
Sakana, tierra de pastores, artzainen lurra
Sakanako bailaran artzaintzak betidanik izan du berebiziko garrantzia.
Gaur egun ere badira aintzinako bizimodu honi ikuspegi berriekin eusten diotenak eta ezagutu nahi dutenei bisiten bidez erakusteko prest daudenak.
Landa eremuaren garapenaren bidez bertoko herri txikietan bizitzeko aukera bermatzen dute eta honako mezua zabaltzen dute:
"Bertako produktuetan gastatzen den euro bakoitzeko, beste hiru sortzen dira landa eremu horretan"
Sakana, tierra de pastores, artzainen lurra from Albi Gaztak on Vimeo.
A través de una actividad natural muy apreciada en Navarra, el criado de la oveja latxa y la elaboración del queso Idiazabal, algunos pastores de Sakana fomentan el desarrollo rural como un medio tradicional de asentarse en sus pueblos.
Y de paso nos dejan a la sociedad un mensaje cuyo conocimiento es esencial para el consumo responsable:
"Por cada euro que se gasta en productos locales ... se generan otros tres euros en ese mismo entorno rural"
Etiquetas:
artzainak,
cosumo responsable,
desarrollo rural,
gazta,
landa eremua,
oveja,
oveja latxa,
pastores,
queso,
queso idiazabal,
sakana
Ubicación:
Arruazu, Navarra, España
martes, 14 de mayo de 2013
lunes, 13 de mayo de 2013
Angoiko Etxean konposta egiten dugu
Joan zan astean Angoiko Etxea landa etxera Sakanako mankomunitateak banatutako konpostera iritsi zan.
Muntaia ez zan ain zaila eztare, niri alaba eta bere adiskide batek lagundu zidaten.
Asteburu honetan gure etxean izan diren Durangoko lagun taldea izan dira gai organikoak bereiztu dituzten lehendabizikoak. ZORIONAK!!!!!!!!
Orain guri dagokigu ondakin hauek materia estrukturantearekin batera konposteran nahastu, datorren hilabeteetan behar duten gutxieneko zaintza egin eta ia noiz ematen dugun lehen konposta sortu dugunaren berri.
Angoiko Etxea landa etxeko konposteraren argazkiak
Etiquetas:
Angoiko Etxe,
compost,
compostar,
compostera,
konposta,
landa turismoa,
turísmo responsable,
turismo rural
Ubicación:
31810 Bakaiku, Navarra, España
lunes, 6 de mayo de 2013
Bakaikuko maiatza 2013
Auten Bakaikurrak maiatza Urbasako mendi gainean jartzen zutenekori buruzko erreportaia egin zuten ETB-koek, hemen duzue ikusteko aukera:
martes, 30 de abril de 2013
"maiatza"; urtero berritzen den aintzinako ohitura
Maiatzaren bata egun berezia izaten da Bakaikun eta Sakanako
beste bi herrietan, Etxarrin eta Iturmendin, ere. Egun horretan “maiatza”
jartzeko eguna da.
Aspaldiko ohitura zaharra berreskuratuko dute beste behin
bakaikuarrek. Urbasako mendi gainera igoko dira goizean goiz eta inguruko basotik
embor luzea duen fago bat moztuko dute. Gero herritarrek enborra bizkargainean
eramango dute eta egokitutako tokian, Urbasa mendi gaineko ertzean, jarri
egingo dute eguerdi aldera.
Etxarri Aranatzen antzeko prozedura eramango dute.
Iturmendin berriz herriko plazan zutituko dute “maiatza”
arratsaldeko seiretan.
Adituen arabera usadio zahar honek artzaiak beren artaldeak
Urbasako belardietara eramateko garaia zela adierazten zuen.
“Maiatza” hilabete osoz egoten da bere kokagunean eta gero
hilabetearen azkeneko egunean bota egiten dute. Ala ere Bakaikun San Juan
bezperan herriko plazan jarriko dute berriro eta Uztailaren 25-ean hasten diren
herriko festetaraino bertan egongo da.
Dena den ohitura hau ez da Sakanako bailaran bakarrik agertzen, “maiatza”-ren oso antzeko ospakizunak Europa osoan
zehar aurkitu ditzazkegu. Iberiar penintsula osoan, Frantzian, Italian,
Alemanian edo eta Erresuma Batuan ere.
Udaberriaren iritsiera eta arbolak
erreferente bezala hartuta, naturaren berpiztearekin zerikusi handiko jarduera
da. Urtaroen aldaketa nabariak dituzten lurraldetan eta lurrarekin lotura
handia duten kulturetan nabarmentzen dena.
Hona hemen hilabete honetan Bakaiku eta Etxarriko "maiatzak" ikustera eramango gaituen mendi ibilbidea:
"maiatzetako" mendi ibilbidea
Hona hemen hilabete honetan Bakaiku eta Etxarriko "maiatzak" ikustera eramango gaituen mendi ibilbidea:
"maiatzetako" mendi ibilbidea
Suscribirse a:
Entradas (Atom)







