Azken egun hauetako eguraldi gozoak asteburuan zehar basora eta
inguruetara pasiera ateratzeko aukera zoragarria eskaini digu. Gu gaztainak
biltzera joan ginen igandean, atzo haurrekin parkean egon ginen arratsalde osoa
ilundu arte, beste batzuk onttoak bildu zituztela jakin izan dut.
Gaur ordea ilun eta
euritsu esnatu da eguna eta biharko hegoaize zakarra ibiliko dala esaten du
irratiak. Datorren astebururako ere tenperaturak jeitsiko dira eta euritsu
antza joango dala dirudi. Urte sasoi honi dagokiona da, bere alde hona bilatu
beharko diogu, etxean sutondoan goxo goxo egoteko aukera izango dugu.