martes, 8 de octubre de 2013

Arbizuko txistor eguna 2013


Igande honetan, Urriaren 13-an, Sakana eskualdeko erdian dagoen Arbizu herrian azken urte hauetan bezala "Txistor eguna" ospatuko dute .
Egunean zehar ainbat ekitaldi izanen dira; V. txistor pintxo lehiaketa, artisau erakusketa, odolki egite erakustaldiak... eta dena trikitixaren musikaz alaiturik.
Animatu zaitezte ta gerturatu Arbizura!!!



lunes, 26 de agosto de 2013

viernes, 19 de julio de 2013

Atez atekoa martxan da Sakanan, parte hartu nahi duzu?




Esaldi honekin hartuko ditugu bezeroak Angoiko Etxean uda hontatik aurrera.

Hondakinen gaikako bilketa sistema berria martxan da Sakanan. Helburua ingurugiroarekin  arduratsu jokatzen duen hondakinen kudeaketa egitea da. 
Hiru dira helburu hau lortzeko landu beharreko ardatzak:
  1. Sortutako hondakin kopuruaren murrizketa
  2. Berrerabiltzea
  3. Birziklatzea

Aurtengo udan Sakanako mankomunitateak sistema berria martxan jarri du; etxe eta auzo konpostaian oinarritutako atez ateko sistema izango da:








  • Sistema berriaren helburua hondakinen gaikako bilketa areagotzea da, egungo %25 ingurukoa izatetik %75-era iristea izango litzateke. Era berean egungo araudiak dioena betetzea lortuko zan, materia organikoaren %50a modu bereiztuan jaso, nun eta jasotako horrek ezin izango ditu %10 baino inpropio gehiago izan. 
  • Sistema berriaren gakoa materia organikoa berreskuratzean datza, zaborren tratamendu ziklotik ateratzea, horretarako etxe eta auzo konpostagailuen aldeko apustua egiten da.

Beste eskualde batzutan ematen ari dan gatazka sortu ez den arren iritzi kontrajarriak eragiten ditu ere atez atekoak Sakanan. 

Biztanleen artean denetarik dago, batzuk, gure kasu adibidez, sistema berri honen alde gaude eta aldaketa gauzatu dadin laguntzen saiatzen dugunok. Badira eredu berri honetara moldatzeko egin behar izango dugun ahaleginak beldur pixka bat ere ematen diena, nere uste apalean talde haundiena izan daiteke honako hau. Azkenik ekimen honen aurka argi agertu direnak ere badira.

Dena den, bakoitzak bere nabardurekin bada ere, behingoz nafar politikariak badirudi argi ikusten dutela hondakinen kudeaketaren etorkizuna honelako edo hantzeko bide batetik doala:

sábado, 18 de mayo de 2013

Sakana, tierra de pastores, artzainen lurra

Sakanako bailaran artzaintzak betidanik izan du berebiziko garrantzia. 
Gaur egun ere badira aintzinako bizimodu honi ikuspegi berriekin eusten diotenak eta ezagutu nahi dutenei bisiten bidez erakusteko prest daudenak. 
Landa eremuaren garapenaren bidez bertoko herri txikietan bizitzeko aukera bermatzen dute eta honako mezua zabaltzen dute:
"Bertako produktuetan gastatzen den euro bakoitzeko, beste hiru sortzen dira landa eremu horretan"

Sakana, tierra de pastores, artzainen lurra from Albi Gaztak on Vimeo.


A través de una actividad natural muy apreciada en Navarra, el criado de la oveja latxa y la elaboración del queso Idiazabal, algunos pastores de Sakana fomentan el desarrollo rural como un medio tradicional de asentarse en sus pueblos.
Y de paso nos dejan a la sociedad un mensaje cuyo conocimiento es esencial para el consumo responsable:
"Por cada euro que se gasta en productos locales ... se generan otros tres euros en ese mismo entorno rural"

martes, 14 de mayo de 2013




Nafarroako telebistak Bakaikuri buruz eginiko erreportaia ikus dezakezue hemen.
Herriko jatorriari eta historiari buruzko berriak eta beste informazio esanguratsu batzuk.

lunes, 13 de mayo de 2013

Angoiko Etxean konposta egiten dugu


Joan zan astean Angoiko Etxea landa etxera Sakanako mankomunitateak banatutako konpostera iritsi zan.
Muntaia ez zan ain zaila eztare, niri alaba eta bere adiskide batek lagundu zidaten.
Asteburu honetan gure etxean izan diren Durangoko lagun taldea izan dira gai organikoak bereiztu dituzten lehendabizikoak. ZORIONAK!!!!!!!!
Orain guri dagokigu ondakin hauek materia estrukturantearekin batera konposteran nahastu, datorren hilabeteetan behar duten gutxieneko zaintza egin eta ia noiz ematen dugun lehen konposta sortu dugunaren berri.
Angoiko Etxea landa etxeko konposteraren argazkiak

lunes, 6 de mayo de 2013

Bakaikuko maiatza 2013

Auten Bakaikurrak maiatza Urbasako mendi gainean jartzen zutenekori buruzko erreportaia egin zuten ETB-koek, hemen duzue ikusteko aukera:



martes, 30 de abril de 2013

"maiatza"; urtero berritzen den aintzinako ohitura




Maiatzaren bata egun berezia izaten da Bakaikun eta Sakanako beste bi herrietan, Etxarrin eta Iturmendin, ere. Egun horretan “maiatza” jartzeko eguna da.
Aspaldiko ohitura zaharra berreskuratuko dute beste behin bakaikuarrek. Urbasako mendi gainera igoko dira goizean goiz eta inguruko basotik embor luzea duen fago bat moztuko dute. Gero herritarrek enborra bizkargainean eramango dute eta egokitutako tokian, Urbasa mendi gaineko ertzean, jarri egingo dute eguerdi aldera.

Etxarri Aranatzen antzeko prozedura eramango dute.
Iturmendin berriz herriko plazan zutituko dute “maiatza” arratsaldeko seiretan.
Adituen arabera usadio zahar honek artzaiak beren artaldeak Urbasako belardietara eramateko garaia zela adierazten zuen.
“Maiatza” hilabete osoz egoten da bere kokagunean eta gero hilabetearen azkeneko egunean bota egiten dute. Ala ere Bakaikun San Juan bezperan herriko plazan jarriko dute berriro eta Uztailaren 25-ean hasten diren herriko festetaraino bertan egongo da.

Dena den ohitura hau ez da Sakanako bailaran bakarrik agertzen, “maiatza”-ren oso antzeko ospakizunak Europa osoan zehar aurkitu ditzazkegu. Iberiar penintsula osoan, Frantzian, Italian, Alemanian edo eta Erresuma Batuan ere. 
Udaberriaren iritsiera eta arbolak erreferente bezala hartuta, naturaren berpiztearekin zerikusi handiko jarduera da. Urtaroen aldaketa nabariak dituzten lurraldetan eta lurrarekin lotura handia duten kulturetan nabarmentzen dena.

Hona hemen hilabete honetan Bakaiku eta Etxarriko "maiatzak" ikustera eramango gaituen mendi ibilbidea:
"maiatzetako" mendi ibilbidea

martes, 23 de abril de 2013

"Ama-Lur azoka" feria de productores locales

Ama-Lur azoka
Bigarrenez Belardik Sakanako nekazari eta abeltzain taldeak, Sakanako ekoizleen azoka ospatu zuen igandean Etxarriko plazan.
Ibarrean lehen sektorea bermatzea eta kontsumo zuzena eta tokikoa bulkatzea du helburu Belardik. Azoka gardenak, ekoizle eta kontsumitzaileen arteko harreman zuzena sustatzen duena berreskuratzea da Belardiren asmoa. Igandeko moduko azokak ARCO (Ardura Partekatuz Egindako Nekazaritza) ekimenaren barruan kokatzen dira. Salmenta zuzena egiteko modu ezberdinak bultzatzen ari dira.
16 ekoizlek bere produktuak salgai eta ekoizpen prozesuei buruzko erakustaldiak izan ziren. Musika eta herri kirolak ere izan ziren, baita lan-tresna eta abere-jakien erakusketa.

2ª edición de "Ama-Lur azoka" en Etxarri Aranatz
Este domingo 21 de Abril en Etxarri Aranatz se celebraró la segunda edición del mercado de productores del valle "Ama-Lur azoka"
Durante todo el día la asociación de agricultores y ganaderos Belardi ofreció la posibilidad de comprar el genero de 16 productores diferentes. También se pudo contemplar el proceso de elaboración de diferentes productos. El ambiente fue muy bueno, el tiempo acompañó; "trikitilaris" y una exibición de deporte rural amenizaron la mañana.

sábado, 20 de abril de 2013

Ama-Lur azoka

Bigarrenez Belardik Sakanako nekazari eta abeltzain taldeak, Sakanako ekoizleen azoka ospatuko du bihar igandean Etxarriko plazan.
Ibarrean lehen sektorea bermatzea eta kontsumo zuzena eta tokikoa bulkatzea du helburu Belardik. Azoka gardenak,  ekoizle eta kontsumitzaileen arteko harreman zuzena sustatzen duena berreskuratzea da Belardiren asmoa. Igandeko moduko azokak ARCO (Ardura Partekatuz Egindako Nekazaritza) ekimenaren barruan kokatzen dira. Salmenta zuzena egiteko modu ezberdinak bultzatzen ari dira. 
16 ekoizlek bere produktuak salgai eta ekoizpen prozesuei buruzko erakustaldiak izanen dira. Musika eta herri kirolak ere izanen dira, baita lan-tresna eta abere-jakien erakusketa
Azoka gardenak (ekoizle-kontsumitzaile) berreskuratzeko asmoaren baitan, Belardi, Arakilgo eta Irurtzungo udalekin harremanetan dago udazkenetan egiten zen San Migeletako azoka berreskuratzeko.


Ama-Lur azoka, mercado de productores locales

Este domingo en Etxarri Aranatz se celebrará la segunda edición del mercado de productores del valle "Ama-Lur azoka" 

Durante todo el día la asociación de agricultores y ganaderos Belardi ofrecerá la posibilidad de comprar el genero de 16 productores. Se podrá contemplar el proceso de elaboración de diferentes productos y durante todo el día la plaza gozará de inmejorable ambiente con música, deporte rural y exposiciones de utensilios artesanales entre otros.


viernes, 22 de marzo de 2013

Txitak - pollitos en Angoiko Etxea


Negu gogorra izan dugu aurtengo hau. Ez du bestetan baino hotz handiagorik egin baina botatako euri kopurura izugarria izan da, elurra ere egin du eta bategatik edo bestegatik hiru hilabetetan ez dugu apenas eguzkirik ikusi. Ala ere AZKENEAN IRITSI DA UDABERRIA !!!
Agoiko Etxeko ukuiluan ere nabaritzen hasia da. Urtarrilean zehar gure artalde txikian dozena bat axuri jaio ziere eta orain dela aste batzuk txitatxo hauek irten ziren etxean daukagun inkubagailuan jarri genituen arrautzetatik.
Oso irudi onak izan ez arren, txitoak jaiotzeko momentua eta lehenengo egunetako irudiak bildu ditugu bideo honeta:


Oilolokak arrautzak zaintzen dituenean baina lan gehiago ematen du inkubagailuan txitoak jaiotzeak.
Hona hemen jarraitu beharreko gomendio batzuk:

Inkubagailuan sartzeko arrautza egokiak aukeratu behar dira

  • Arrautzak ernalduak egongo direla ziurtatzeko oilategian hamar oiloentzako oilarr bat egotea komeni da.
  • Arrautzak tamaina eta itsura egokia izango dute. Ez dira handiegi edo txikiegiak izango, ez dira forma borobilegia dutenak ezta luze antza dutenak ere.
  • Arrautzak ahalik eta berrienak behar dute izan, errun eta bereala hartzea da honena.
  • Behin arrautza egokia aukeratu eta gero 24 orduz gordeko ditugu etxean, tenperatura normalean, inkubagailuko berotasunera sartu aurretik.

Inkubagailuaren prestaketa

  • Gure etxeko inkubagailua internetetik erositakoa da, txikia eta xumea da, hamabi oilo arrautzarentzako tokiarekin. Inkubagailu modelo bakoitzak bere bereiztasunak izango ditu baina normalean denak arrautzak sartu baino ordu batzun lehenago piztuta izan behar dira tenperatura egokia lortu harte berotu daitezen.
  • Aparailua kokatzeko leku egoki bat aukeratu behar dugu. Zarata edo argitasun handirik ez dagoen inguru lasai batetan egon behar du. Tenperatura 10 eta 25 grado artekoa izan dadila, haize korronterik gabeko kokagunea eta hezetasuna erdi mailakoa izan dadila.
  • Inkubagailuaren barruan bereziki prestatutako tokian ur pixka bat jarri behar da barruko giroa lehorregia izan ez dadin.

Arrautzak inkubagailuan dauden bitartean behar dituzten zaintzak

  • Errotulagailu batekin arrautza bakoitza alde batetan marraztuko dugu inkubagailuan sartzeko garaian.
  • Arrautzan etzanda jarriko ditugo. Guk hamar arrautza jarri genitun bakarrik lekua soberan izan zezaten inkubagailuan. Ala ere badirudi ohiturak dionez arrautza kopuru bakoitia jarri behar da.
  • Arrautzak inkubagailuan jartzen ditugunetik sei ordutara hasten omen da garatze prozesua eta hasieratik txitoak jaiotzeraino 21 eta 23 arteko tartea igaroko da.
  • Txitoaren garatze prozesua hasten denetik eta 18. eguneraino arrautzak 12 orduero mugitu egin beharko ditugu. Orain hasieran marraztu dizkiegun markak baliagarri egingo zaizkigu, txanda batean marrazkia goraka jarria izango dute arrautzak eta hurrengoan beheraka geldituko dira. 
  • Inkubagailuan jarri dugun uraren maila zainduko dugu, agortzen bada berriro bete beharko dugu.
  • Dena den inkubagailua ahalik eta gutxien zabaltzea gomendatzen da.

Txitatxoen jaiotza

  • Lan guzi hauen ondoren 21. egunetik aurrera txitatxoak jaiotzen hasiko dira.
  • Txitatxo batzuk besteak baino lehenago jaioko dira. Jaio eta inkubagailuan 24 ordu pasa ondoren ondo egokitutako tokiren batetara pasa behar ditugu. Gure kasuan kartoizko kaxa bat prestatu genuen, lanpara txiki batekin berotasun goxoa lortzen zuena.
  • Normalean arrautza guzietan ez da lortzen txitatxoa jaiotzea. Batzuetan txitaren garapena hasi ere ez da egiten, beste batzutan garapen hori arazoren batengatik gelditu egiten da behar baino lehenago. Gure etxean oraingoan 10 arrautzetatik 6 txitatxo besterik ez ziren jaio.
  • Txitak jaio eta gero lehendabiziko asteak leku epelean bizi behar dira, uraz eta txita jaioberriendako pentsu bereziaz hornitua.

Oilategira eramaten ditugunerako aholkuak

  • Txitak erabat lumatu direnean txita izateari uzten diote, oilasko edo oilanda izena jasotzen dute. Orduan oilategian bizitzeko garaia iristen zaie.
  • Oilategira pasatzen ditugunean kontuan izan beharko dugu oilo zaharrek ez dituztela ezagutuko eta lehendabiziko egunetan eraso egingo dietela.
  • Onena oilategian bertan bereizitutako tarte bat egotea izaten da, honela aste pare batetan edo oilaskoak lasai adaptatzeko modua izango dute.

Etor zaitez Angoiko Etxea landa etxera eta honelako esperientziak bizitzeko aukera izango duzu.

miércoles, 13 de marzo de 2013

ballenero San Juan baleontzia



1563. urtean Pasaiko ontziolatan eginiko San Juan baleontzia 1565. urtean ondoratu zan Labradorren, Canadako itsasertzean.
Ala ere itsasontzi honen istorioa Sakanako basoetan hasi zan urte batzuk lehenago, hemengo hariztietatik irten bait zen San Juan-a eraikitzeko erabilitako egur guzia.
Gaur egun San Juan baleontziaren hondakinak Unescoren urazpiko patrimonio kulturalaren irudi bilakatu dira.

1565. urteko udaberrian abiatu zan Pasaiako portutik baleontzia eta bi ilabeteko bidaiaren ondoren Terranovara iritis ziren. Gaur egun Labradorreko “Red Bay” dana eta garai artako  euskaldunak “Butus” edo “Buytes” izenez ezagutzen zutana. XVI. mende arte hamarrenbat baleontzi eta 1500 gizonetik gora biltzen ziren “Red Bay”-n garai hartan ain garrantzitsua bilakatu zen bale ehizan ibiltzeko. Itsas nabigazioan mundu mailako potentzia izatera iritsi ziren euskaldunak garai haietan. 


1565. urteko Urrian ekaitz haundi batek “Red Bay” badian bertan ainguratuta zegoen untzia hondoratu zuen. Dirudienez mariñelen artean ez zan galerarik izan baina mila tonelada bale olioz beteta zegoela joan zen itsas azpira San Juan baleontzia eta bertan dirau oraindik.

Orain, ainbat urtetako ikerketen ondoren San Juan baleontziaren erreplika bat egiteko asmotan dira Ondartxo ontziolan Albaola elkartekoek.
Ikerketetan agertu zenez ontzia egiteko erabilitako materiala Sakanako ariztietatik zetorren eta berezkoarekin antzekotasun handiena bilatu nahian Nafarroako iparmendebaldeko bailara honetako basoetatik aterako dituzte eraikuntzarako beharrezkoak diren 200 aritzak.
Zuhaitzen mozketa basozainen ikuskaritzarekin egin da eta reforestazio plan baten inguruan. Sakanako basoetan urtero 2.000 aritz moztera ailegatzen dira, horietatik 200 ale proiektu honetarako erabiltzea ez da gure ingurumenarekiko kalte nabariegia izango.
Proiektu honen egitasmoa ezitzailea eta dibulgatzailea bada ere, turismoaren alorrean interesgarria izan daiteke. Egurrak Sakanan hasten zuen eta Gipuzkoa osoa zeharkatu ondoren itsaladeko ontziolatan bukatzen zen bidearen inguruko egurraren ibilbidea garatzeko asmotan dira.
Aintzinean Sakanan baso ustiapena bere biziko aktibitate ekonomikoa zan. Ariztien aldeko lana egiten zuten; erein, landatu, zaindu, kimatu eta moztu egiten zituzten. Urteren poderioz langintza hauek bazterrean utzi zieren eta ondorioz gure basoetan fagoa aritzari gainditzen ari zaio azken aldian.



viernes, 22 de febrero de 2013

bakaikuko kamarroak 2013 - carnaval rural de bakaiku



Otsailaren 16-an ospatu zuten Bakaikun 2013-ko ihauteriak. Herriko gazteek duela hamar urte berreskuratutako ohitura zaharrari jarraituz "kamarroak" Bakaikuko kaleetan zehar ibili ziren eta haien atzetik haurrak eta gurasoak.

martes, 5 de febrero de 2013

Sakanako ihauteriak - carnavales de Sakana



Sakanako ihauterietan Euskal Herriko beste eskualde askotan bezala aintzinako ohitura zaharrak eta pertsonaiak berreskuratzen dira egun hauetan.
Landa ingurutan ospakizun hauek askotan neguaren amaierarekin eta naturaren biziberritzearekin lotura handia daukate. Olaztin adibidez kaleetan simaurra botatzen dute gurdi batekin eta Altsasun edo Bakaikun golda batekin irtengo dira herrian zehar.


Gure eskualdeko ihauteri ezagunena Altsasukoa izaten dira.


2013-ko Altsasuko ihauteritako programazioa:

Otsailaren 10-ean Inauteri Txikia, haurrendako ihauteria ospatuko dute. 
Otsailaren 12-an, asteartean Herri Inauteria izango da. Desfilea egingo dute eta bertan agertuko dira ain ezagunak egin diren "momotxorroak", hauen ondoan izango dira "sorginak", "maskaritak", "juantranposoa" ... Guziak txistulari, gaitero eta txarangaren laguntzarekin.
Otsailaren 16-an Piñata Eguna izango da.


Baina badira beste herri askotan ospakizun berezi eta ikusgarriak:




  • Ihabarren "aitezarkoa", "landarra", "ninia" eta "hartza" agertuko dira
  • Arruazun "moxorroak"
  • Lakuntzan "zatamarroak"
  • Unanun "mamuxarroak" (goiko argazkian)
  • Etxarrin "txatarrak" ihauteri aurreko asteetan kaleetan zehar izan dira
  • Bakaikun "kamarroak" ibiliko dira herrian zehar
  • Urdiainen "momoxarroak"

Bakaikuko ihauteriak

 Bakaikuko pertsonai bereziak "kamarroak" dira. Duela urte batzuk herriko gazteek berreskuratu zuten 1936. urtetik galduta zeuden ohiturak.
Guda aurreko Bakaikuko ospakizunei buruzko dokumentazioa bildu du Juan Garmendiak 2007. urtean argitaratu zuen "Carnaval en Navarra" liburuan.
Aurten Otsailaren 16-an itzuliko dira "kamarroak". Lehenik elkartean bazkaladuko dute eta gero herrian zehar ibiliko dira golda garraiatuz leku batetik bestera eta iguruan dituzten haurrak beren makilekin zirikatuz.

miércoles, 30 de enero de 2013

corderitos en Angoiko Etxea


Dagoeneko hasi dira aurtengo axuriak jaiotzen Angoiko Etxean daukagun artalde txikian. Honela hasten da urtea. Lehenik axurien jaiotza eta zaintza, gero esnea jeisten eta gazta egiten haisiko gara.

jueves, 3 de enero de 2013

turrón casero II - etxean egindako turroia II


Angoiko etxera etortzen zaizkigun bidaiariei Sakanaldeko inguru hauetan biltzen ditugun fruituekin egiten ditugun ainbat jaki dastatzeko aukera eman nahi diegu. Bestalde gure etxera etortzen diren bisitariek gogoa izan ezkero gurekin batera presta dezakete gozoki hauek.
Azken aste hauetan Gabonen aitzakiarekin bi turroi mota egin ditugu gure etxean. Joan zan astean gurean urtero ain ugariak izaten diren urrekin eginiko turroia prestatu genuen. Oraingoan berriz intxaurrekin egindakoa izango da.
Bakaikuko kaleetan itxarrondo ugari daude landatuta, etxe ondoetan eta baita herri ondoko baratza eta larre bazterretan. Itxaurrondoak ez dute urtero uzta berdina ekartzen, auten ez da uzta oso ona izan, baina iazkoa ikusgarria izan zan eta oraindik zaku bete intxor daukagu. Hauek erabili ditugu turroia egiteko.


Beharko ditugun osagaiak:
  • 80 gr ezti
  • 120 gr azukre
  • 200 gr azala kendutako itxaurrak
  • edalontzi laurden bat ura
  • arrontz zuringo bat
  • limoi baten azala
  • obleak
Lehenik eta behin kazulatxo batetan ura, azukrea eta eztia jarriko ditugu irikiten nahasketa loditu arte.
Pixka bat epeltzen dan bitartean arraultzaren zuringoa irabiatu egingo dugu "elur moduan" jarri arte.
Zuringoa eta gozokia nahastuko ditugu gero eta azkenik itxaurrak eta limoi azal pixka bat gehituko diogu.
Dena ondo nahastu eta oblea baten gainean barratuko dugu gustoko dugun lodiera emanez. Bukatzeko bigarren oblea bat jarriko dugu gainean.