Maiatzaren bata egun berezia izaten da Bakaikun eta Sakanako
beste bi herrietan, Etxarrin eta Iturmendin, ere. Egun horretan “maiatza”
jartzeko eguna da.
Aspaldiko ohitura zaharra berreskuratuko dute beste behin
bakaikuarrek. Urbasako mendi gainera igoko dira goizean goiz eta inguruko basotik
embor luzea duen fago bat moztuko dute. Gero herritarrek enborra bizkargainean
eramango dute eta egokitutako tokian, Urbasa mendi gaineko ertzean, jarri
egingo dute eguerdi aldera.
Etxarri Aranatzen antzeko prozedura eramango dute.
Iturmendin berriz herriko plazan zutituko dute “maiatza”
arratsaldeko seiretan.
Adituen arabera usadio zahar honek artzaiak beren artaldeak
Urbasako belardietara eramateko garaia zela adierazten zuen.
“Maiatza” hilabete osoz egoten da bere kokagunean eta gero
hilabetearen azkeneko egunean bota egiten dute. Ala ere Bakaikun San Juan
bezperan herriko plazan jarriko dute berriro eta Uztailaren 25-ean hasten diren
herriko festetaraino bertan egongo da.
Dena den ohitura hau ez da Sakanako bailaran bakarrik agertzen, “maiatza”-ren oso antzeko ospakizunak Europa osoan
zehar aurkitu ditzazkegu. Iberiar penintsula osoan, Frantzian, Italian,
Alemanian edo eta Erresuma Batuan ere.
Udaberriaren iritsiera eta arbolak
erreferente bezala hartuta, naturaren berpiztearekin zerikusi handiko jarduera
da. Urtaroen aldaketa nabariak dituzten lurraldetan eta lurrarekin lotura
handia duten kulturetan nabarmentzen dena.
Hona hemen hilabete honetan Bakaiku eta Etxarriko "maiatzak" ikustera eramango gaituen mendi ibilbidea:
"maiatzetako" mendi ibilbidea
Hona hemen hilabete honetan Bakaiku eta Etxarriko "maiatzak" ikustera eramango gaituen mendi ibilbidea:
"maiatzetako" mendi ibilbidea