viernes, 22 de marzo de 2013

Txitak - pollitos en Angoiko Etxea


Negu gogorra izan dugu aurtengo hau. Ez du bestetan baino hotz handiagorik egin baina botatako euri kopurura izugarria izan da, elurra ere egin du eta bategatik edo bestegatik hiru hilabetetan ez dugu apenas eguzkirik ikusi. Ala ere AZKENEAN IRITSI DA UDABERRIA !!!
Agoiko Etxeko ukuiluan ere nabaritzen hasia da. Urtarrilean zehar gure artalde txikian dozena bat axuri jaio ziere eta orain dela aste batzuk txitatxo hauek irten ziren etxean daukagun inkubagailuan jarri genituen arrautzetatik.
Oso irudi onak izan ez arren, txitoak jaiotzeko momentua eta lehenengo egunetako irudiak bildu ditugu bideo honeta:


Oilolokak arrautzak zaintzen dituenean baina lan gehiago ematen du inkubagailuan txitoak jaiotzeak.
Hona hemen jarraitu beharreko gomendio batzuk:

Inkubagailuan sartzeko arrautza egokiak aukeratu behar dira

  • Arrautzak ernalduak egongo direla ziurtatzeko oilategian hamar oiloentzako oilarr bat egotea komeni da.
  • Arrautzak tamaina eta itsura egokia izango dute. Ez dira handiegi edo txikiegiak izango, ez dira forma borobilegia dutenak ezta luze antza dutenak ere.
  • Arrautzak ahalik eta berrienak behar dute izan, errun eta bereala hartzea da honena.
  • Behin arrautza egokia aukeratu eta gero 24 orduz gordeko ditugu etxean, tenperatura normalean, inkubagailuko berotasunera sartu aurretik.

Inkubagailuaren prestaketa

  • Gure etxeko inkubagailua internetetik erositakoa da, txikia eta xumea da, hamabi oilo arrautzarentzako tokiarekin. Inkubagailu modelo bakoitzak bere bereiztasunak izango ditu baina normalean denak arrautzak sartu baino ordu batzun lehenago piztuta izan behar dira tenperatura egokia lortu harte berotu daitezen.
  • Aparailua kokatzeko leku egoki bat aukeratu behar dugu. Zarata edo argitasun handirik ez dagoen inguru lasai batetan egon behar du. Tenperatura 10 eta 25 grado artekoa izan dadila, haize korronterik gabeko kokagunea eta hezetasuna erdi mailakoa izan dadila.
  • Inkubagailuaren barruan bereziki prestatutako tokian ur pixka bat jarri behar da barruko giroa lehorregia izan ez dadin.

Arrautzak inkubagailuan dauden bitartean behar dituzten zaintzak

  • Errotulagailu batekin arrautza bakoitza alde batetan marraztuko dugu inkubagailuan sartzeko garaian.
  • Arrautzan etzanda jarriko ditugo. Guk hamar arrautza jarri genitun bakarrik lekua soberan izan zezaten inkubagailuan. Ala ere badirudi ohiturak dionez arrautza kopuru bakoitia jarri behar da.
  • Arrautzak inkubagailuan jartzen ditugunetik sei ordutara hasten omen da garatze prozesua eta hasieratik txitoak jaiotzeraino 21 eta 23 arteko tartea igaroko da.
  • Txitoaren garatze prozesua hasten denetik eta 18. eguneraino arrautzak 12 orduero mugitu egin beharko ditugu. Orain hasieran marraztu dizkiegun markak baliagarri egingo zaizkigu, txanda batean marrazkia goraka jarria izango dute arrautzak eta hurrengoan beheraka geldituko dira. 
  • Inkubagailuan jarri dugun uraren maila zainduko dugu, agortzen bada berriro bete beharko dugu.
  • Dena den inkubagailua ahalik eta gutxien zabaltzea gomendatzen da.

Txitatxoen jaiotza

  • Lan guzi hauen ondoren 21. egunetik aurrera txitatxoak jaiotzen hasiko dira.
  • Txitatxo batzuk besteak baino lehenago jaioko dira. Jaio eta inkubagailuan 24 ordu pasa ondoren ondo egokitutako tokiren batetara pasa behar ditugu. Gure kasuan kartoizko kaxa bat prestatu genuen, lanpara txiki batekin berotasun goxoa lortzen zuena.
  • Normalean arrautza guzietan ez da lortzen txitatxoa jaiotzea. Batzuetan txitaren garapena hasi ere ez da egiten, beste batzutan garapen hori arazoren batengatik gelditu egiten da behar baino lehenago. Gure etxean oraingoan 10 arrautzetatik 6 txitatxo besterik ez ziren jaio.
  • Txitak jaio eta gero lehendabiziko asteak leku epelean bizi behar dira, uraz eta txita jaioberriendako pentsu bereziaz hornitua.

Oilategira eramaten ditugunerako aholkuak

  • Txitak erabat lumatu direnean txita izateari uzten diote, oilasko edo oilanda izena jasotzen dute. Orduan oilategian bizitzeko garaia iristen zaie.
  • Oilategira pasatzen ditugunean kontuan izan beharko dugu oilo zaharrek ez dituztela ezagutuko eta lehendabiziko egunetan eraso egingo dietela.
  • Onena oilategian bertan bereizitutako tarte bat egotea izaten da, honela aste pare batetan edo oilaskoak lasai adaptatzeko modua izango dute.

Etor zaitez Angoiko Etxea landa etxera eta honelako esperientziak bizitzeko aukera izango duzu.

miércoles, 13 de marzo de 2013

ballenero San Juan baleontzia



1563. urtean Pasaiko ontziolatan eginiko San Juan baleontzia 1565. urtean ondoratu zan Labradorren, Canadako itsasertzean.
Ala ere itsasontzi honen istorioa Sakanako basoetan hasi zan urte batzuk lehenago, hemengo hariztietatik irten bait zen San Juan-a eraikitzeko erabilitako egur guzia.
Gaur egun San Juan baleontziaren hondakinak Unescoren urazpiko patrimonio kulturalaren irudi bilakatu dira.

1565. urteko udaberrian abiatu zan Pasaiako portutik baleontzia eta bi ilabeteko bidaiaren ondoren Terranovara iritis ziren. Gaur egun Labradorreko “Red Bay” dana eta garai artako  euskaldunak “Butus” edo “Buytes” izenez ezagutzen zutana. XVI. mende arte hamarrenbat baleontzi eta 1500 gizonetik gora biltzen ziren “Red Bay”-n garai hartan ain garrantzitsua bilakatu zen bale ehizan ibiltzeko. Itsas nabigazioan mundu mailako potentzia izatera iritsi ziren euskaldunak garai haietan. 


1565. urteko Urrian ekaitz haundi batek “Red Bay” badian bertan ainguratuta zegoen untzia hondoratu zuen. Dirudienez mariñelen artean ez zan galerarik izan baina mila tonelada bale olioz beteta zegoela joan zen itsas azpira San Juan baleontzia eta bertan dirau oraindik.

Orain, ainbat urtetako ikerketen ondoren San Juan baleontziaren erreplika bat egiteko asmotan dira Ondartxo ontziolan Albaola elkartekoek.
Ikerketetan agertu zenez ontzia egiteko erabilitako materiala Sakanako ariztietatik zetorren eta berezkoarekin antzekotasun handiena bilatu nahian Nafarroako iparmendebaldeko bailara honetako basoetatik aterako dituzte eraikuntzarako beharrezkoak diren 200 aritzak.
Zuhaitzen mozketa basozainen ikuskaritzarekin egin da eta reforestazio plan baten inguruan. Sakanako basoetan urtero 2.000 aritz moztera ailegatzen dira, horietatik 200 ale proiektu honetarako erabiltzea ez da gure ingurumenarekiko kalte nabariegia izango.
Proiektu honen egitasmoa ezitzailea eta dibulgatzailea bada ere, turismoaren alorrean interesgarria izan daiteke. Egurrak Sakanan hasten zuen eta Gipuzkoa osoa zeharkatu ondoren itsaladeko ontziolatan bukatzen zen bidearen inguruko egurraren ibilbidea garatzeko asmotan dira.
Aintzinean Sakanan baso ustiapena bere biziko aktibitate ekonomikoa zan. Ariztien aldeko lana egiten zuten; erein, landatu, zaindu, kimatu eta moztu egiten zituzten. Urteren poderioz langintza hauek bazterrean utzi zieren eta ondorioz gure basoetan fagoa aritzari gainditzen ari zaio azken aldian.