Asteburu honetarako Sakanan antolaturiko ekintza ezberdinak:
“Pikurock X” Irurtzungo polikiroldegian larunbatean
arratsaldeko zortzitatik aurrera, informazio gehiago: www.pikurock.com .
“Erkudengo Ama abesbatza” igandean arratsaldeko bostetan Aralarko
San Miguel Santutegian.
“Heinrich Schütz Ensemble” Azaroaren 1-ean arratsaldeko
zazpiretan Etxarri Aranazko elizan.
“Sensormen” larunbatean arratsaldeko zortzi terditan
Altsasuko Iortia kultur gunean.
“Euskal Herriko erdigunea” mendi martxa igandean, goizeko
bederatzitan irtengo da hiru leku ezberdinetatik: Irañetan Basokoetxea
bordatik, Unanun eskoletatik eta Senosiaingo langatik. Hamaika terditan
ekitaldia izango da Euskal Herriko erdiguenean. Hiruretan bazkaria Basokoetxea
bordan.
“Oroigañe” mendi irteera Azaroaren 1-ean goizeko
bederatzitan Lizarrustitik abiatuta. Etxarriko Larrañeta elkarteak antolatuta.
No hay comentarios:
Publicar un comentario